EAk martxan jarri du Bilbon udako kanpaina berria. "Auzolan. Denon artean posible da" lemapean adierazpen ugari egin ditu Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak. Besteak beste, Espainiako Konstituzioak "berehalako aldaketa" behar duela azpimarratu du "Euskal Herria estatu aske bezala" sortzeko. Horretarako gizartearen laguntza beharrezkoa dela nabarmendu du.
Horretaz gain, kanpainaren harira, "gizarteari elkartasuna eta justizia soziala bezalako oinarrizko printzipioak" helarazi nahi izan dituela gaineratu du.
Ziarretaren arabera, "denon artean gai izan behar dugu edozein egitasmo politikoz hitz egiteko, baita proiektu ezkertiar, abertzale, independentista eta Europan leku bat izan nahi duen proiektu batetaz ere".
Helburu hauek lortzeko beharrezkotzat jo du "Espainiako Konstituzioaren berehalako berrikuntza" bat. Ziarretak nabarmendu du bere egiten duela ERCk pasa den astean egin zuen eskakizun hertsia: "Espainiako Konstituzioa berritu behar da Euskal Herriko herritarrek Europar Batasunean herrialde bat sortu nahi badute, proiektua aurrera eraman ahal izateko".
politika
EAk Espainiako Konstituzioaren aldaketa beharrezkoa dela ikusten du euskal estatu bat sortzeko
Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak alderdiak martxan jarri duen udako kanpainan parte hartu du gaur Bilbon, "Auzolan. Denon artean posible da" lemapean. Ziarretak azpimarratu du Espainiako Konstituzioak "berehalako aldaketa" behar duela "Euskal Herria estatu aske bezala" sortzeko, "gizarteak nahikoa laguntza" eskaintzen badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu