EAren prentsa oharrean nabarmentzen denez, jardunaldietan garrantzi handia izango dute gizarte gaietako bilerek. Gizarte gaietan batik bat landuko dituzte gaiak "minusbaliotasuna, pertsona nagusienganako arreta eta erantzuna, gizarte eta osasun zerbitzuak, eta inmigrazioa" izango dira.
Estatutuen erreformetan ere hitz egingo dutela esan du EAk. Eta gai hori EAren eta ERCren helburu bererantz bideratuta dagoela esan dute. Helburu hori "bi herriak Europan independienteak izatea" dela azpimarratu dute.
Politika
EAk eta ERCk jardunaldiak egingo dituzte gaurtik astezkenera, Bartzelonan
EAk eta ERCk Legebiltzarren inguruko jardunaldiak egingo dituzte, gaur hasi eta asteazkena bitartean, Bartzelonan. 12. aldia dute modu horretako jardunaldiak egiten dituztela, eta EAk Eusko Legebiltzarrean eta ERCk Kataluniako Legebiltzarrean dituzte esperientziak elkar trukatzeko helburua dute. Begoña Errasti, Rafael Larreina, Joseba Azkarraga, Sabin Intxaurraga eta Begoña Lasagabaster joan dira Bartzelonara, besteak beste, EAren ordezkari gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu