Politika

EAk ez duela EAJrekin koaliziorik egingo eta eztabaida itxi dutela ziurtatu du Erraztik

EAren batzar nazionalak bilera egin zuen atzo gauean, mahai gainean bi gai handi zituztela: batetik, Nafarroa Bai koalizioan parte hartu edo ez. Bestetik, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan EAJrekin koaliziorik egin gabe, bakarrik, aurkezteko erabakia. Nafarroa Bai-n parte hartzea arazorik gabe onartu zuten. Eztabaida luzearen ondoren, berriz, batzarrak jeltzaleekin koaliziorik ez egiteko erabakiari onespena eman zion eta gaia itxitzat eman zuen. Hala ziurtatu du gaur goizean Begoña Errazti EAko presidenteak.

2006ko irailaren 15a
12:54
Entzun
"Itxita dago gaia. Erabaki bat hartu zen, eta erabaki horrekin bat datorren beste erabaki bat hartu da", adierazi du Erraztik Radio Euskadin, EAJrekin koalizioa egiteari buruzko eztabaida bart gaueko batzarrean behin betiko itxi duten galdetu diotenean.

Batzarrean gai horri buruzko eztabaida luzea eta sakona izan zela onartu du EAko presidenteak, baina emaitzarekin "gustura" dagoela azpimarratu du. "Interes handia neukan batzar hau egin zedin. Hain erabaki zail eta eztabidatsuari buruz batzar nazionaleko kideek iritzia eman zezaten debate espazio bat izatea ezinbestekoa zela uste nuen. Pozik nago", agertu du.

EAko zuzendaritzak orain aste batzuk erabaki zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EAJrekin koalizioarik egin gabe, bakarrik, aurkeztea hurrengo foru eta udal hauteskundeetara. Hala ere, eztabaida polemikoa izan da: zuzendaritzaren barruan boto baten aldeagatik irabazi zuten koalizioaren kontrakoek, eta, gainera, Errazti presidentea eta Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburua EAJrekin batera aurkeztearen aldekoak ziren, Gipuzkoako zuzendaritza bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.