Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak legealdi honetan herri kontsulta egiteko asmoa daukala esan izan du maiz -galderaren berri ez du eman-, eta gaur Eusko Alkartasuna (EA) Jaurlaritzako kideak kontsulta hori egiteko babesa eman dio. Unai Ziarreta EAren idazkari nagusiaren iritziz, ETAren jarduerak ez luke baldintzatu beharko erreferenduma egin edo ez erabakitzean.
EAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Estatutu berriaren proposamena aldarrikatu du, eta irailean berriro Eusko Legebiltzarrean mahaira aterako duela iragarri du, "gatazka politikoaren konponbiderako bide gisa, hor daudelako gakoak: autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna -hemen betiere nafarren erabakia errespetatuta-".
Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuen Estatutu berriaren proposamena 2004ko abenduan, eta Espainiako Kongresuak atzera bota zuen 2005eko otsailean. "Onartezina izan zen atzera botatzea", Ziarretaren ustez. Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, Onintza Lasa EAren Komunikazio idazkariarekin batera.
Politika
EAk legealdia bukatu aurretik herri kontsulta egiteko babesa eman dio Ibarretxeri
Eusko Alkartsunak irailean berriro jarriko du mahai gainean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Estatutu berriaren proposamena, "gatazka politikoaren konponbiderako bide gisa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu