komunikazioa

EAk salaketa bat aurkeztuko du ETB ikusteko hedagailuari zigilua kentzeko eskatzeko

Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak esan du hamar eguneko epea dutela salaketa tramitatzeko Administrazioarekiko Auzitegian.

2012ko martxoaren 13a
17:15
Entzun

EAk salaketa bat jarriko du Administrazioarekiko Auzitegian, Iruñerrian ETB ikusteko hedagailuaren gainean Nafarroako Gobernuak hartu duen neurria ken dezaten eskatzeko.

"Espero dugu hedagailuari jarritako zigilua kentzea eta ahalik eta azkarren Iruñerriko herritarrek ETBko kateak normal ikusi ahal izatea", adierazi du Maiorga Ramirezek, Nafarroako EAko koordinatzaileak.

Guardia Zibilak hilaren 7an zigilatu zuen hedagailua.

Salaketaren argudio juridikoak emateko, Maiorga Ramirezek azaldu du EAko militanteek jarritako hedagailuak ez dituela inongo eskubiderik urratzen eta, guztiz alderantziz, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako protokoloaren helburuak betetzen dituela.

2009ko udan sinatutako protokolo hartan adierazten zen "interesgarria eta beharrezkoa" zela ETB lurralde telebista digitalaren bidez ikusi ahal izatea. Maiorga Ramirezen arabera, herri ekimenak bete egin du helburu hori eta horregatik ez dago hedagailua zigilatzeko argudio juridikorik.

Herritarren eskubideen gainetik bere fobiak lehenestea leporatu dio UPNri, eta bere sektarismoa adierazten duela salatu du. PSNri, berriz, auzi honetan beste aldera begiratzea egotzi dio.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.