politika

EAk uste du elkarbizitzari buruzko lantaldea ez dela sortuko orain, "legealdia bukatzera baitoa"

Agirrezabala EAko eusko legebiltzarkidearen arabera, "ezinbestekoa" da ezker abertzaleak foroan parte hartzea.

2012ko martxoaren 10a
12:12
Entzun

Juanjo Agirrezabala EAko eusko legebiltzarkideak adierazi du Eusko Legebiltzarrean legealdi honetan ez dela bakegintza eta elkarbizitzari buruzko lantalderik sortuko, "legealdia bukatzera baitoa eta ez dagoelako akordioa lortzeko denborarik". Gainera, haren arabera, gaurko legebiltzarrak ez du balio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak proposatutako foroa sortzeko, ez daudelako EAEko gizarteko "guztiak ordezkatuta". "Hurrengo legealdian beharko du foroak".

2009ko martxoaren 1ean izan ziren Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeak, eta Espainiako Justiziak aurrez baliogabetu egin zituen D3M eta Askatasuna ezker abertzaleko hautagaitzak. Agirrezabalak iritzi dio "ezinbestekoa" dela ezker abertzaleak aipatutako foroan parte hartzea.

ETAk borroka armatua utzi osteko egoera hartu behar da aintzat, EAko kideak Euskadi Irratian esan duenez. "Ponentziako testuak duela bost edo zazpi urte balio zezakeen, baina orain garaiz kanpo dago, ez dauka baliorik, ETAk duela hilabete batzuk jakinarazi zuen-eta indakeria behin betiko bukatu duela. Ondo dago elkarbizitza eta balore demokratikoak sustatzea eta terrorismoari zilegitasuna kentzea, baina desarmea, biktimen erreparazioa eta presoen gaiei heldu behar zaie".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.