ea

EAko Bizkaiko Zuzendaritza kritikatu du Sabin Aranak, azken agerraldi ofizialean

Gaur egin du Sabin Aranak azken agerraldi publikoa. EAko Bizkaiko Zuzendaritzak esandakoak argitzeko zen agerraldia.

2004ko uztailaren 23a
19:30
Entzun
Bizkaiko batzarra, Sabin Arana diputatu kargutik kentzea berretsi ondoren, jendaurrean agertu da gaur, alderdiak egunotan esandakoa argitzeko asmoz. Azalpenak emateko orduan, puntuz puntu alderdiarekin dituen desadostasunak adierazi ditu Aranak.

Hasteko, diputatu ohiak ziurtatu du alderdiaren estatutuak zehazturiko pausoak bete gabe kendu dutela kargutik. Bide batez, alderdiaren kudeaketa sistema kritikatu du.

Angeles Iztuetari egindako presioei dagokienez, alderdiak ukatu arren Hezkuntza sailburuari presioak egin zaizkiola ziurtatu du.

Aitor Garcia EAko Bizkaiko presidentea ere kritikatu du Aranak. Futbolaz ezer ez dakiela leporatu dio Garciari: “Talde bat gaizki doanean entrenatzaileak jokalaria aldatzen badu, jokalarien eskubideak errespetatzen dira, hemen ez bezala”.

Ezohiko biltzarrari dagokionez, beste herrialdeetako alderdi kritikoarekin elkarlanean aritzea aztertzen ari direla azaldu du Aranak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.