Politika

EAko gazteak, alderdia utzi duten kideen aurka

"Herriaren ongizate soziala eta politikoaren aurretik euren ongizate pertsonala bilatzen dute", Gazte Abertzaleen arabera.

2009ko ekainaren 5a
15:50
Entzun
Gazte Abertzaleak (GA) EAko gazteen erakundea, alderdia uztea erabaki duten kideekin kritiko azaldu da gaur. "Herriaren ongizate soziala eta politikoaren aurretik euren ongizate pertsonala bilatzen dute", esan du GAk, eta "inmobilista" deitu die "abertzale direla dioten horiei".

Gipuzkoako EAko zuzendaritzako hamabost kidek alderdia utzi dutela jakinarazi zuten astelehenean, EAk "baztertu egin dituelako sorrerako oinarriak", eta Alkarbide alderdi politikoa sortu dute. Horien artean daude Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren albokoa eta Kirola eta Kanpo Ekintzarako diputatua, Pello Gonzalez Ogasun eta Finantza diputatua, Maite Etxaniz Gizarte Politiketakoa, Jose Ramon Guridi Berrikuntzakoa, Jon Urien Zarauzko (Gipuzkoa) alkatea...

GAk kargu instituzionalak EAren esku uzteko eskatu die, eta zuzendaritza nazionalari babes eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.