politika

EAko gazteek Hispanitatearen Egunean protesta egingo dute Ajuria Enea aurrean

Rodolfo Ares Jaurlaritzako sailburua eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea Madrilgo desfile militarrean izango direla salatuko dute Gazte Abertzaleek.

2009ko urriaren 10a
14:05
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Rodolfo Ares (PSE-EE) Herrizaingo sailburua astelehenean Hispanitatearen Egunean desfile militarrera Madrilera bidaliko duela-eta, Gazte Abertzaleak EAko gazte taldeak Ajuria Enea aurrean protesta egingo du orduan, Patxi Lopez Jaurlaritzako etxearen aurrean.

Euskal Herriko gazteei dei egin die bertara azaltzeko, "txistu ozenak jotzeko lehendakari ez-duinari". Gazte Abertzaleen ustez, Lopezek ez du zilegitasunik kargurako, "bere jabearen bozeramaile soila besterik ez delako: Zapaterorena [Espainiako gobernuburuarena]. Gainera, ez du euskal gizartearen babesik, baizik eta [Espainiako] Alderdien Legearena".

Arantza Quiroga (PP) Eusko Legebiltzarreko presidentea ere Madrilgo desfilean izango da. "Euren buruen ordezkari izango dira, ez gizartearenak", esan du EAko gazte taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.