EA

EAko ildo kritikoak ezohiko biltzarra egin nahi du, alderdiaren egoera zuzentzeko

Bizkaiko Batzarrak bihar onetsi beharko du EAko Bizkaiko Zuzendaritzak bere garaian Sabin Arana kargutik kentzeko hartutako erabakia. Batzar horretan, alderdiaren egoeraz eztabaidatzeko ezohizko biltzarra egiteko proposamena aurkeztuko dutela adierazi dute prentsaurreko batean EAko hainbat zinegotzik.

2004ko uztailaren 20a
19:47
Entzun
EA barruan “demokrazia falta” nabaria dela aitortu dute alderdi horretako hainbat zinegotzik. Alderdiko hainbat kideri “konfiantza kentzeak” sortu duen “ikuskizuntamalgarria” bukatzeko, beraz, ezohizko biltzarra egiteko proposamena aurkeztuko dute bihar Bizkaiko Batzarrak egingo duen bileran. Sabin Arana Bizkaiko Enplegu eta Trebakuntza diputatua kargutik kentzeko erabakia berresteko egingo da bilera hori.

Hemendik aurrera, EAko ildo kritikoak gogor lan egin beharko du egin nahi duen ezohizko biltzar hori aurrera eramateko. Izan ere, biltzarra egiteko, alderdiko kideen %25ek bat egin beharko dute proposamenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.