Politika

EAko sektore guztien integrazioaren alde agertu da Iñaki Galdos

Azkenaldiko hauteskunde prozesuaren ondoren, EAren baitan sektore guztien integrazio ahalegin bat egin behar dela adierazi du gaur Iñaki Galdos alderdi horretako Gipuzkoako presidenteak. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan agertu duenez, Gipuzkoan galtzaile izan den sektorearen —era berean, alderdiko zuzendaritzarekin bat datorrena da— ekarpenak jasotzeko prest dago bera, baina, era berean, uste du EAko zuzendaritza nagusiak sektore kritiko guztiak aintzat hartzeko ahalegina egin behar duela.

2004ko otsailaren 9a
18:18
Entzun
Nolanahi ere, Galdosek azpimarratu du harremanak bere onera etortzen ari direla EA barruan, eta, ondorioz, alderdiko sektore guztiak aintzat hartu behar direla. "Den-denok daukagu lekua, eta jende guztiak egin behar ditu ekarpenak. Duela lau urte gure alderdiaren historian hain garrantzitsu izan diren Inaxio Oliveri eta Patxi Ormazabal aintzatetsi beharra

aldarrikatu nuen, eta, egun, Sabin Intxaurragaren eta Juan Carlos Goienetxearen lana goraipatu nahi dut. Izan ere, desadostasun politikoak izan ditugun arren, EAn lan handia egin dutela onartzen dugu", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.