Hauteskundeak martxoaren 9an

EAren aldeko botoak "gatazka politikoaren korapiloa askatzeko" balioko duela ziurtatu du Ziarretak

Nekane Altzelai da Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu eta Maite Etxaniz Senaturako.

2008ko otsailaren 2a
17:20
Entzun
Martxoaren 9ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EAren aldeko botoa izango dela "boto abertzale baliagarria" adierazi du Unai Ziarreta alderdi horretako presidenteak, Gipuzkoako hautagaitzen aurkezpenean. Izan ere, EAk ez duela PSOErekin eta PPrekin loturarik azaldu du Ziarretak, eta, horrenbestez, ez direla sartuko Espainiako bi alderdi nagusien "kromo trukaketan".

Aitzitik, EAren aldeko botoak "euskal herritarren borondatearen errespetuan oinarrituko den akordio bateratzailea" erdiesteko erabiliko direla ziurtatu du, "Euskal Herriko gatazka politikoaren korapiloa askatzeko".

Gipuzkoako zerrendak aurkezteko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Ziarretak. Nekane Altzelai izango da EAren Gipuzkoako zerrendaburu Kongresurako eta Maite Etxaniz Senaturako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.