Politika

EAren eta ezker abertzalearen arteko ituna gaitzetsi du Iruñeko Udalak, gehiengo osoz

UPNren, PSNren eta CDNren botoekin onartu da mozioa; NaBaik eta ezker abertzaleak aurka bozkatu dute. Ezker abertzaleak "gatazka bide politiko eta demokratikoetatik" konpontzearen aldeko mozioa aurkeztu du, baina ez dute onartu.

2010eko irailaren 17a
16:36
Entzun
UPNk EAren eta ezker abertzalearen arteko itunaren kontrako mozioa aurkeztu du gaur Iruñeko Udalean, eta gehiengo osoz onartu du osoko bilkurak, alderdi horren, PSNren eta CDNren botoekin. NaBaiko eta ezker abertzaleko zinegotziek aurka bozkatu dute. Era berean, ezker abertzaleak bertze mozio bat aurkeztu du, "gatazka bide politiko eta demokratikoetatik" konpontzearen alde, baina ez dute onartu.

"Legearen aplikazioa, segurtasun indarren eta Justiziaren lana, eta demokraten batasuna dira modurik eraginkorrenak ideiak inposatzeko hilketa eta izua erabiltzen dituztenen aurka", dio onartutako mozioak. Era berean, "ETAri laguntzeagatik legez kanpo" dauden erakundeak "iruzur bidez" hauteskundeetara aurkez daitezen saihesteko eskatzen dio Espainiako Estatuari.

Ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztu eta osoko bilkurak errefusatu duen mozioak, berriz, "negoziazioan eta elkarrizketan oinarritutako bake prozesurako beharrezko baldintzak sortzeko konpromiso sendoa" hartzeko eskatzen zuen.

EAk eta ezker abertzaleak Nafarroaren "aldaketa" lortzeko akordioa sinatu dute, baina ez dituzte hauteskundeak aipatzen. Lehengo ostiralean sinatu zuten dekalogoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.