alkartasun eguna

EAren helburua Euskal Herri independentea dela aldarrikatu dute

 Alkartasuna mugaz gaindi lelopean, hainbat jende bildu da Hendaian.

Hendaian ari dira ospatzen aurten Alkartasun Eguna. EUSKO ALKARTASUNA
2015eko irailaren 20a
07:44
Entzun

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak esan du alderdiaren helburua Euskal Herri independente bat lortzea dela, "hobeto bizitzeko". Alkartasun Egunean egin ditu adierazpen horiek, Gaztelu Zahar frontoian. Besteak beste, Carlos Garaikoetxea, Maiorga Ramirez eta Rafael Larreina izan dira Hendaian.

"Testuinguru berezian” izango da, Pello Urizar alderdiko idazkari nagusiak eguna iragartzean esan zuenez, Kataluniako hauteskundeen atarian egiten baita. 

Euskal Herrian ere "subiranotasun politikoa eta ekonomikoa" lortzeko aurrerapausoak emateko eskatu zuen EAko idazkari nagusiak. "Prozesu konstituziogileak garatzeko dugun aukera alferrik galtzen uzten badugu, posible da atea itxi eta urte asko igaro behar izatea berriro zabaltzeko". EAJren jarrera txarretsi du EAk: "Geltokian trenak pasatzen ikusten dagoen bidaiaria da, dagoen tokian eroso dagoelako, eta ez du ez aurrera ez atzera egin nahi”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.