"Baldintza demokratiko egokiak" betetzen direnean irailaren 26ean Legebiltzarrean aurkeztuko den proposamenaren inguruko kontsulta egitearen alde agertu da Errazti. Kontuak kontu, hilaren 26an hasiko den eztabaida politikoa kontsulta bera baina garrantzitsuagoa dela uste du.
PPren jarrera gogor kritikatu du
Erraztik gogor kritikatu du PPren jarduna. "Argi dago PPren asmoak ez direla demokratikoak. Alderdi Popularrak ez du nahi hilaren 26ean Legebiltzarrean eztabaida demokratikorik egotea".
EAren bilera
EAren helburuak Ibarretxeren Plana baina "asmo handiagokoak" direla adierazi du Erraztik
Eusko Alkartasunaren helburuak hilaren 26an Juan Jose Ibarretxek aurkeztuko duen plana baina "asmo handiagokoak" direla adierazi du Begoña Erraztik Bilbon, EAko kargu publikoek egindako bileraren ostean. Erraztik azpimarratu duenez, Eusko Alkartasunak "burujabetza, lurraldetasuna eta demokraziaren sakontzean" oinarritutako ekarpenak egingo dizkio Ibarretxek aurkeztuko duen testuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu