Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzera bota du Eusko Alkartasunak Kontsulta Legearen debekuaren aurka jarritako helegitea. EAk berak jakinarazi duenez, auzitegia ez da auziaren muinean sartu, eta atzera bota du helegitea. Erabaki hori bera hartu du Estrasburgoko auzitegiak EAJren eta Aralarren salaketekin.
EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek adierazi du izango dela aukera berriro ere "Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko". Auzitegiaren erabakia gorabehera, ez etsitzeko eskatu die Urizarrek euskal herritarrei: "Erabakitze eskubidearen alde jarraituko dugu herriak hala eskatzen badigu". Eta lanerako deia egin die alderdi politikoei, "erabakitze eskubidearengan sinisten dugunon lanari esker etorriko delako Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko aukera".
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kontsulta Legea bertan behera utzi izanaren aurka jo zuten Estrasburgora EAJk, EAk eta Aralarrek. Eusko Legebiltzarrak onartutako lege hark bide eman zion Ibarretxe lehendakariari herri galdeketa deitzeko. Ordea, auzitegiaren erabakiz, bertan behera geratu zen ekimena.
POLITIKA
EAren helegitea ere atzera
Kontsulta Legea bertan behera uztearen kontra jarri zuen helegitea Estrasburgon, baina auzitegiak ez du aintzat hartu. Erabaki bera hartu du EAJren eta Aralarren salaketekin ere. Legebiltzarrak onartutako legearen bidez herri galdeketa egin asmo zuen Ibarretxe lehendakariak, baina legez kanpo utzi zuten araua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu