Ingurumena

EB aldaketa klimatikoari buruzko hurrengo bilera boikoteatzeko prest AEBek ez badute gas isuria murrizten

190 herrialde Balin elkarrizketatan ari dira hilaren 3tik.

2007ko abenduaren 13a
18:32
Entzun
Europako Batasunak (EB) gaur jakinarazi duenez, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) gas isuriaz murrizketarik egitea ez badute onartzen, aldaketa klimatikoari buruz datorren hilean Honolulun (Hawai) egitekoak diren bilera boikoteatu egingo du. AEBek beraiek antolatu dute bilera.

"Baliko Konferentziaren emaitzarik ez baldin badaugo, ez da bilera gehiagorik egingo", esan du Sigmar Gabriel Alemaniako Goberbuaren Ingurumen ministroak.

Stavros Dimas EBren ingurumen komisarioak adierazi du Europa Batasunaren herrialdeek gas isuriak %30ean jaitsiko dituztela 2020rako, beste herrialdeek ere "ahalegin bera" egiten badute. Balin dauden beste gobernu batzuek murrizketak egiteko konpromisoa agertu dute. AEBek ez oraindik.

Hain zuzen, 190 herrialdeetako ordezkariak Balin elkarrizketatan ari dira hilaren 3tik; bihar arte izango dira. Aldaketa klimatikoa dela-eta hartu beharreko neurriez akordioa lortu nahi dute, Kiotoko protokoloaren lehen fasearen ordez ezartzeko 2012tik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.