EB-IUk aurkeztuko duen proposamenak proiektu federalista sakonduko duela adierazi du Madrazok, Gernikako Estatutua aintzat hartuz, "abiapuntu garrantzitsua baita". Haren esanetan, garrantzitsua da autogobernuaren arloan lan egitea, "baina aurrera egitea ere garrantzitsua da". Madrazorentzat marko juridiko-politikoak "ez dira ukiezinak izan behar".
Atzo Donsotiako kaleetan ezker abertzaleak egin zuen manifestazioaz ere hitz egin du Bilboko EB-IUko zinegotziak, eta "manifestazio eskubidearen erabilpen gehiegizkoa" egiteak "tristura" sorrarazten diola nabarmendu du. Manifestazioa ETAren aldeko oihuak botatzen eta Espainiako bandera erretzen amaitzeak, "ezker abertzalea gehiago zokoratzen du eta sinesgarritasuna eta babesa kentzen dio".
EB-IU-Ibarretxe plana
EB-IUk proiektu federalista bat aurkeztuko duela iragarri du Julia Madrazok, "Ibarretxe planaren osogarri"
Julia Madrazo Bilboko udaleko EB-IUko zinegotziak gaur goizean Radio Euskadin adierazi duenez, bere alderdia EAErentzat proiektu federalista bat lantzen ari da, eta "Ibarretxe planaren osagarri modura baliogarria" izan daitekeela nabarmendu du. "EB-IU indar autonomo bat da, baina Eusko Jaurlaritzan parte hartzen du eta ikusi egin beharko da proposamenak nola bideratu", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu