Arrasateko (Gipuzkoa) udal gobernuan EAE-ANVrekin daukan akordioa haustea erabaki zuen atzo gauean EB-Zutik-ek; bi alderdiok euren herri batzarretan hartu zuten erabakia. EAE-ANVri Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren hilketa gaitzesteko agiriarekin bat egiteko eskatu zion ostiralean EB-Zutikek, atzo berriro, baina ez zuen egin.
Erabaki horrekin EB-Zutikek udal gobernua utzi egin du. Hiru zinegotzi ditu koalizio horrek. EAE-ANVk zazpi. Launa dituzte EAJk eta PSE-EEk, eta bana EAk, PPk eta Aralarrek. Arrasateko Udalean 21 hautetsi daude.
EAE-ANVri alkatetza kentzeko aukera eskuartean dute udal taldeek. Efe albiste agentziaren arabera, EBk, EAJk eta PSE-EEk mahai gainean proposamen zehatza egon arte itxoingo dute aukera horri buruz iritzirik emateko. Zentsura mozioa aurkeztuz gero, honek gehiengo osoaren babesa beharko luke aurrera atera ahal izateko.
Politika
EB-Zutikek EAE-ANVrekin Arrasaten duen udal akordioa hautsi egin du
Utzi egin du udal gobernua. Carrascoren hilketa ez duelako gaitzetsi ANVri alkatetza kentzea aztertzen ari dira udal taldeak. ANVk zazpi zinegotzi ditu, launa EAJk eta PSE-EEk, hiru EB-Zutikek, eta bana EAk, PPk eta Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu