EBk ziklo aldaketari ateak itxi izana salatu du Bilduk

Koalizioak ezinbestekotzat jo du politika egiteko modua aldatzea, Araban izandako «ikuskizun lotsagarririk» gerta ez dadin

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Bilduren ustez, «tamalgarria» da Arabako Ezker Batuak ziklo aldaketari ateak itxi izana eta «PPren eskuin zaharkituari alfonbra gorria» jarri izana. Bilduren irudiko, Araban PPk agintzearen ardura osoa dauka Ezker Batuak, eta «ulertezin» iritzi dio hartutako jarrerari. Halaber, Bilduk premiazkotzat jo du politika egiteko moduak aldatzea, berriro ere «ikuskizun lotsagarririk» gerta ez dadin.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak, berriz, azpimarratu du PPrekin diputazioan ez direla gertatuko tankera horretako gauzak. Izandako polemika «tamalgarria» dela salatu du, halaber. Iñaki Oiartzabal EAEko PPko buruaren ustez, berriz, «EAJ erradikalaren porrota» baino ez du islatzen Araban gertatutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.