Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak salatu du konfederazioko presidenteak ez duela gaur arte inolako irtenbiderik eman uholdeei aurre egiteko, eta ez dituela zehaztu duela urte batzuk iragarritako uholde arriskuko eremuak.
Elkarteko presidente Felix Bariainen arabera, arazoak ez die soilik eragiten Ebro ibaiaren inguruan dauden nekazaritza lurrei, baita Arga, Salazar eta Ega ingurukoei ere. "2003ra arte Ebrok hamar urtetik behin egiten zuen gainezka, 2003tik 2010era bi urtetik behin, eta ordutik baita urtean bitan ere", salatu du Bariainek.
Hala, elkarteko buruak eskatu du nekazariei zor dizkieten kalte-ordainak emateko; izan ere, kobratzeke dituzte askok aurreko denboraleek eragindako galeren ordainak. "Egoera benetan larria da. Ez dugu ulertzen ur konfederazioaren jarrera, ez alor ekonomikoari dagokionez ez eta ingurumenari dagokionez ere".