Maiatzaren 1a ospatzeko Ebroren ertzean festa egiteko ohitura dute Castejonen, eta ito den gaztea —18 urteko D.E.V.— lagun talde batekin joan da gaur goizean ibai ertzera, eguna pasatzera. Berari eta beste bi laguni ibaia igerian zeharkatzera otu zaie, eta ahalegin horretan ari zirela ito da D.E.V., argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
Beste bi lagunak falta zela ohartu direnean larrialdi zerbitzuei eman diete desagerketaren berri. 15:00 aldera aurkitui dute D.E.V., hilotz, ibaian, lau bat metroko sakoneran.
Ezbeharra
Ebron itota hil da 18 urteko mutil gazte bat, Castejonen
Beste bi lagunekin Ebro ibaia igerian zeharkatzen ari zela itota 18 urteko mutil gazte bat hil da Castejonen (Nafarroa). Eguerdian gertatu da ezbeahrra, eta suhiltzaileek hiruak aldera aurkitu dute gorpua, lau metro inguruko sakoneran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu