politika

EBtik bereizitako taldeak udaberrian alderdi berri bat osatuko du

2011ko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztea dute xede.

2009ko abuztuaren 3a
17:28
Entzun
Alternatiba Eraikitzen taldeak -Ezker Batuatik banatutako taldea- alderdi berria sortzeko asmoa du. Ez dute izenaren inguruko argibiderik eman, baina 2011ko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztea espero dutela adierazi dute. Izan ere, urrian hasiko dira alderdia antolatzeko lanetan, baina udaberrian egingo duten kongresuan erabakiko eta zehaztuko dituzte alderdi berriaren oinarri guztiak.

"2011ko hauteskundeetara aurkeztu nahi dugu. Ezker berri baterako egiten dugun apustuak jendearengan duen onespena ebaluatzeko aukera izango da", adierazi du Alternatiba Eraikitzeneko buru eta EBko legebiltzarkide ohi Oskar Matutek. "Alderdi ezkertiarrekiko guztiz ezberdina izango da talde berria", nabarmendu du Matutek.

Apirilean EBko kritikoek alderdia utzi zuten eta Alternatiba Eraikitzen erakunde politiko berria sortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.