EBZ ere, erreformen zain

2015eko uztailaren 13a
15:58
Entzun

Greziako bankuek itxita jarraituko dute, Europako Banku Zentralak ez baitie baimenik eman diru gehiago mailegatzeko, eta 89.000 milioi eurotan utzi du ELA izeneko likidezia lerroa. Finantzaketa horri esker daude bizirik Greziako lau banku nagusiak, azken asteotan bizkortutako kapital ihesak beren bezeroen eskakizunei erantzuteko ia dirurik gabe utzi baititu. 

Bruselako bileraren ondoren ELA handitu eta Greziako bankuak berriro irekitzeko aukera egongo zela uste zuten analista ekonomiko batzuek. Banku zentralak, ordea, itxarotea erabaki du, Greziak eurogunearekin lortutako ituna bete eta zenbait erreforma indarrean jarri arte. 

EBZ etzi bilduko da berriro euroguneko egoera ekonomikoa eta Greziaren kasua aztertzeko, eta ostegunean hedabideen aurrean azalduko da Mario Draghi bankuko presidentea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.