EBZk gezurtatu egin du Bankia onbideratzeko plana baztertu izana

2012ko maiatzaren 30a
12:38
Entzun

EBZ Europako Banku Zentralak gezurtatu egin du Bankia onbideratzeko Espainiako Gobernuaren plana baztertu izana —Financial Times egunkariak kaleratu du azken informazio hori—. Banku zentraletik azaldu dute ez dutela Espainiaren planaren berri izan, eta beraz, ez dutela horren inguruko iritzirik eman.

EBZk horren berri eman aurretik Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak gaur goizean jakinarazi du gobernuak ez duela bankuaren aurrean "planik aurkeztu".

Atzo, Bankiaren akzioek balioaren %16,25 galdu zuten.

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak atzo iragarri zuen kargua utziko duela ekainaren 10ean, agintaldia amaitu baino hilabete lehenago. Erabakia iragarri aurretik, Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zen.

Azalpen ofizialaren arabera, Fernandez Ordoñezek agurra aurreratu du, ekainaren 11tik aurrera finantza sistemari buruz hartu behar diren erabaki garrantzitsuak gobernadore berriak har ditzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.