Edateko ura Oiolako urtegiarekin ez lotzeko eskatu dute Barakaldon

Lindanoa antzeman zuten urtegian, eta salatu dute herritarrek ez dakitela nolako ura edan duten

Juan Luis Zabala
Bilbo
2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Edateko ura Oiolako urtegiarekin ez lotzeko eskatu zuten atzo hainbat herritarrek Barakaldon (Bizkaia), Uraren Nazioarteko Egunaren aitzakian. Ura, lindanorik gabe. Oiola itxi lelopean egin zuten kontzentrazioa. Urtegian lindanoa antzeman zuten, eta egun itxita badago ere, herritarrek ez dakite nolako ura edan eta erabili izan duten. Horregatik, kutsadura nondik datorren aztertu arte urtegia ez zabaltzeko eskatu dute.

2008tik itxita egon ostean, iazko maiatzean ireki zuten urtegia. Dena den, berriz ixteko agindu zuten azaroan. Herritarrek uste dute, ordea, otsailera arte ez dituztela Oiolaren ateak itxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.