Edeh ez kanporatzeko eskatu dio Les Bascos elkarteak Cazeneuveri

2015eko abuztuaren 19a
10:42
Entzun

Les Bascos lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea Elita Edeh kanporatzearen aurka azaldu da. Ohar batean, elkarteak jakinarazi du gutun bat bidali diola Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroari eskari hori eginez, eta Ipar Euskal Herriko hainbat parlamentarirekin izan dela auziaren berri izan dezaten.

Elkarteak azaldu du harreman homosexualak legez kanpokoak direla Nigerian eta hamar-hamalau urte bitarteko espetxealdiarekin zigortuta daudela. 2014an onartutako lege baten arabera ezarri dituzte zigor horiek Nigerian, eta elkarteak gogorarazi du Frantziak kezka adierazi zuela lege horren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.