Goritasunezko bonbillak, Thomas Alva Edisonek 1879. urtean aurkeztu zuenaren oinordekoak, Europako Batasuneko etxeetatik desagerrarazteko azken pausoa eman zuten atzo. Bonbilla mota hori egitea atzo bertan debekatu zuten, hiru urteko prozesuaren ostean. Hain zuzen ere, 2009. urtean potentzia gehien zutenak egitea debekatzen hasi ziren, 100 wattekoak. 70 wattekoak debekatu zituzten gero, eta atzo arte 40 wattetik beherakoak baino ez ziren egiten.
Goritasunezko bonbillak «zaharkituta» daudela ebatzi du Europako Batasunak. Kontsumitzen duen energiatik %5 baino ez du argi bihurtzen, hau da, gaur egun dauden beste bonbilla motek baino askoz energia gehiago kontsumitu eta argi gutxiago ematen dute. LED lanparek edo argi fluoreszenteek energia gutxiago kontsumitzen dute: %25 eta %70 bitartean; urte bateko argindarraren fakturan 80 euroren aldea egon daiteke erabilitako bonbilla motaren arabera.
Edisonen bonbillak egiteari utzi dio Europako Batasunak
Goritasunezko bonbilla duela 133 urte asmatu zen; 2009an hasi zen bonbilla mota horiek bukatzeko prozesua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu