EUSKARA

Edurne Brouardek utzi egin du Korrikaren ardura

Ia hasieratik aritu da euskararen aldeko lasterketa antolatzen, eta arduradun nagusia izan da azken sei ekitaldietan. Asier Amondok hartuko dio lekukoa. Bideoa: AEK-k esker modura egin duen bideoa.   [YouTube]http://youtu.be/vyJTZw01YR4[/YouTube]

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko uztailaren 1a
17:39
Entzun

Edurne Brouardek (Bilbo, 1959) utzi egin du Korrikaren arduradun nagusi postua. AEK-k ohar baten bidez jakinarazi du datorren urritik aurrera Asier Amondok hartuko duela euskararen aldeko lasterketaren ardura. Aurten egin dute 18. Korrika, eta datorren urtean ez da, beraz, lasterketa izango. Amondoren ardurapeko lehen lasterketa 2015ekoa izango da.

Brouardek urteak eman ditu Korrikari lotuta. Bigarren ekitaldian hasi zen antolakuntza lanetan, eta azken sei aldien arduradun nagusia izan da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.