Zehatz-mehatz, 2.060.000 euro izango ditu EEPk datorren urtean euskara sustatzeko politikak aurrera eramateko. Diru kopuru horretara iristeko 620.000 euro Frantziako Estatuak jarriko ditu; beste 620.000 Akitaniak, eta beste horrenbeste Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak. Gainerakoa Herri Harteko Sindikatuak (%9) eta Hautetsien Kontseiluak (%1) emango dute.
Iaztik %20 hazi da aurrekontua, baina EEPren arduradunek ez dute oraindik atalez atal zehaztu arlo bakoitzera zenbat bideratuko duten.
Nolanahi ere, euskalgintzako eragileek argi ikusi dute erakunde publikoak gaur aurkeztu duen aurrekontu orokor hori ez dela egitasmoan zuten hizkuntza politika aurrera eramateko lain. Izan ere, euskalgintzako eragileen iritzia bildu ondoren, hizkuntza politikarako aurreproiektua aurkeztu zuen EEPk. Aurreproiektu horren eta gaur aurkeztutako aurrekontuaren artean desoreka handia dagoela uste du Euskal Konfederazioak.
Hizkuntz politika
EEPk aurkeztutako aurrekontuak ez dira iragarritako hizkuntza politika gauzatzeko lain
Guztira bi milioi euro izango ditu Lapurdin, Nafarroan Beherean eta Zuberoan euskara sustatzeko, baina atalkako aurrekontu zehatzik ez du aurkeztu. Euskalgintzako eragileen arabera, diru kopuru hori ez da EEP Euskararen Erakunde Publikoak berak proposatu zuen hizkuntza politika gauzatzeko nahikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu