EUSKARA

EEPk eta Eusko Jaurlaritzak 1.600.000 euro banatu dizkiete Ipar Euskal Herriko eragileei

2013. urtearentzat berriz ere eratu eta egonkortu dute lankidetzarako funtsa Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak, euskararen transmisioa eta hedapena garatzen laguntzeko xedez. Bideoa: Frantxua Maitiaren adierazpenak ('Ipar Euskal Herriko Hitza'). [Youtube]http://youtu.be/tomZvwzg9H0[/Youtube]

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko uztailaren 17a
19:18
Entzun

1.225.000 euro banatu dizkiete, hitzarmen bidez, Seaskari (380.000 euro), Euskal Haziak elkarteari (20.000 euro), Ikas Biri (30.000 euro), Biga Bairi (15.000 euro), AEKri (320.000 euro), Bertsularien Lagunei (55.000 euro), Uda Lekuri (145.000 euro) eta Euskal Irratiei (285.000 euro). Beste 350.000 euroak proiektu deialdien bidez banatu dituzte. Adibidez, Ipar Euskal Herriko Hitza-k 24.000 euro jaso ditu.

Horren berri eman dute goiz honetan Baionan egin prentsaurrekoan. Frantxua Maitia EEPko presidenteak eta Patxi Baztarrika Galparsoro Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hartu dute hitza. Euskararentzako lege babesa beharrezkotzat jo dute biek.

Eusko Jaularitzak 400.000 euro eman izana eskertu du Maitiak. “Badu ibilbide bat euskararen sustapenaren aldeko mugaz gaindiko lankidetza instituzional honek, eta guretzat pozgarria da egiaztatzea lankidetza honen oinarriek tinko jarraitzen dutela”, Baztarrika Galparsororen hitzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.