Aurten ere banatu dituzte Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskarazko egitasmo pribatuentzat diru laguntzak, eta honen %75, erakunde nagusien proiektuen artean banatu dute; hain zuzen, euskal irratiek, AEK-k, Sehaskak eta Udalekuk aurkeztu zituzten egitasmoen artean.
1.340.000 euro eman dituzte aurten EEPk eta Jaurlaritzak. "Orotara, iaz baino 30.000 gehiago", Max Brisson EEPko lehendakariak gaur Baionako aurkezpenean esan duenez. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua ere bertan izan da, besteak beste.
880.000 euro EEPk jarri ditu, 460 Jaurlaritza. Horretaz gain, Euskararen Erakunde Publikoak Euskaltzaindiari beste 140.000 euro eman dizkio.
Diru laguntzak jasotzeko 78 egitasmo aurkeztu dira aurten, eta 62ri eman diete dirua. Erakundeak, berriz, 52 aurkeztu ziren, eta 50ek jaso dute laguntza. Eragileen artean 11k diru laguntzaren %81 eskuratu dute.
Euskara
EEPk eta Jaurlaritzak erakunde nagusiei eman diete euskarazko egitasmoentzako diru laguntzen %75 aurten
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako proiektuentzat 2008rako 1.340.000 euro eman dituzte, "iaz baino 30.000 gehiago". Euskal irratien, AEKren, Sehaskaren eta Udalekuren artean banatu dute ia guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu