2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzaren gomazko pilotakada batek buruan zauritu zuen Athleticeko zalea Bilboko Kirruli tabernan, eta apirilaren 9an hil zen erietxean. Gaur, laugarren urteurrenean, taberna horren atarian oroitu dute gaztea, politika, kirol eta kulturgintzako eragile ugarik babestuta.
Omenaldi hasieran, 2012ko apirilaren 5eko gauean Ertzaintzak eginiko grabaketa izan da entzungai. Lore eskaintza egin dute Cabacas oroitzeko dagoen xaflaren aurrean, eta Manu Cabacas Iñigo zenaren aitak hartu du hitza ondoren. Hilketaren arduradun materialen eta politikoen zigorgabetasuna eta horien kargu berriak salatu ditu, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari zuzendu zaio: "Hain zaila al da esatea Iñigo hiltzea okerra izan zela? Sinesgarritasuna galdu duzue".
Donostian ere oroitu dute Cabacas, Realaren eta Bartzelonaren arteko partida baino lehen.
Gaur duela lau urte hil zuten Iñigo Cabacas. Bilboko omenaldiaz gain, Donostian oroitu dute https://t.co/9SHlECmV77pic.twitter.com/3UokOTiJro
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko apirilak 9