jon anza auzia

Egia eskatuz

Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute Okzitaniako Tolosako Prefetura aitzinean, kasua argi dadila galdegiteko.

2010eko azaroaren 2a
16:28
Entzun
Jon Anzaren auzian egia eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Okzitaniako Tolosako Prefetura aitzinean. Prefetaren kabineteko buruarekin izan dira bost lagun: Askatasunaren, hautetsi abertzaleen bat, Europe Ecologieren, Front de Gauche-ren eta Tolosaldeko Giza Eskubideen Elkartearen ordezkari bana.

Kideok argi utzi dute ekimenak ez direla horretan geldituko. Adibidez, azaroan eskaera bat egingo dute.

Joan Anza euskal militantea iazko apirilaren 18an desagertu zen. Haren neska-lagunak ikusi zuen azkeneko aldiz, Baionako tren geltokira eraman zueenean. Anzak Okzitaniako Tolosarako trena hartu zuen. 2009ko maiatzaren 21ean ETAk jakinarazi zuen bere kidea zela hura, Poliziak bazekiela hori, eta apirilaren 18 hartan Tolosan biltzekoak zirela baina Anza ez zela iritsi. ETAk "gerra zikinarekin" lotu zuen desagerketa.

Aurtengo martxoaren 11n jakin zen -ofizialki- Jon Anza hilda zela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela. Informazio ofizialen arabera, preso ohia apirilaren 29an aurkitu zuten Tolosako etorbide batean osasun egoera txarrean, hiriko erietxe horretara eraman zuten, maiatzaren 11n hil zen eta harrezkero Purpaneko gorputegian zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.