"Egia, justizia eta aitorpena" eskatu dituzte martxoaren 3ko biktimentzat

2013ko martxoaren 4a
11:14
Entzun

Bost mila bat lagun batu ziren atzo Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko biktimak gogoratzeko. Biktimak omentzeko monolitotik abiatu eta Andre Mari Zuriaren plazara egin zuten martxa, Landutakoaren uzta oparoa lelopean. ELA, LAB, ESK, EILAS eta Hiru sindikatuen babesarekin antolatu zuten ekitaldia.

"Egia, justizia eta aitorpena" eskatu zituzten, baita "zigorgabetasunaren eta ahanzturaren aurkako borrokarekin" jarraitzea ere. Martxoak 3 elkarteak Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari eskatu zion eska diezaiola Espainiako Estatuari eragindako "sarraskia" onartzeko.

Monolitoan lore eskaintza egin zuten, manifestazioa abiatu baino lehen. Aurretik, beste ekitaldi batean, hainbat politikarik omenaldia egin zieten. Han izan ziren, besteak beste, EH Bilduko Belen Arrondo eta PSE-EEko Txarli Prieto.

Arrondok gogorarazi zuen 37 urte igaro badira ere, langileak "zapaltzen" jarraitzen dutela: "Krisiaren aitzakiarekin, urteetako borrokaren ondorioz lortutakoa lapurtu nahi digute".

1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen Asisko San Frantzisko elizaren barnean bost langile hil zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.