Mikel Zabalzari gorazarre ekitaldia egin diote igandean Orbaizetan, haren sorterrian. Eguerdian izan da omenaldia, Orbaizetako Olan, eta bertan udaleko ordezkari batek eta Zabalzaren senide eta lagunek hartu dute hitza. Egia, justizia eta erreparazioa exijitu dute Zabalza zenarentzat, haren desagerpenaren 29. urteurrenean, eta lore eskaintza egin dute haren aldeko oroitarrian. Bideoa: Ahotsa.info.
[Youtube]http://youtu.be/atCH4YEnGjc[/Youtube]
Zabalza 1985ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta haren gorpua hogei egun ondoren agertu zen, Endarlatsa inguruan, tortura zantzuekin.