Politika

Egibar: "EAJk ez du NaBain parte hartzea beste eszenatokirik aurreikusten"

Koalizioaren barruan gertatzen ari den eztabaida normala iruditzen zaio buruzagi jeltzaleari, etorkizunera begira argitze eta definitze prozesuan daudela uste baitu. EAk dio koalizioko "krisia itxura hutsa" dela.

2010eko martxoaren 10a
14:28
Entzun
Azkenaldian agerian geratu den eztabaidaren gainetik Nafarroa Baik aurrera egingo duela sienetsita dago Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko lehendakaria; areago, jeltzaleek Nafarroan ez dutela beste aukerarik aurreikusten ziurtatu du: "Uste dut NaBairen barruan argitze eta definitze sakonagoko prozesu batean gaudela murgilduta, duela hiru urteko hauteskundeetako arrakastaren ondotik, kontuan hartuta non ikusten ditugun anotlaketa hutsuneak, edo ahuldade estrategiko eta programatikoak. Horrek guztiak behar du egokitze eta gaurkotze bat. (...) Uste dut plazaratu direnak prozesu horretan ezinbestekoak diren tentsioak direla, baina EAJk ez du NaBain parte hartzea beste eszenatokirik aurreikusten", esan du gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Gai berari buruz mintzatu da Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta, haren arabera, koalizioko "krisia itxura hutsa" da. "Gu ez gara hori elikatzen ariko. UPN eta PSN eskuak igurtzitzen egongo dira". Urizarrek dio NaBai barruan jarrera desberdinak egotea normala dela baina horiek ez zabaltzeko dei egin du.

Sabin Intxaurraga EAko kidea ere NaBairekin aurrera egin eta sendotzearen alde agertu da, Euskadi Irratian. Gainera, sendotzeko bideetako bat ezker abertzalea koaliziora biltzea dela adierazi du.

Aukera hori, ordea, egingaitz ikusten du Egibarrek, besteak beste, ezker abertzaleak berak duela egun batzuk Aralarrek koaliziora batzeko egindako gonbidapenari eman zion erantzunagatik. "Hiruzpalau orduren buruan erantzun zuten ezetz. Badakitelako NaBai-ren planteamend politikoek eta bide politiko eta demokratikoen aldeko apostuak ez daukala inolako zirrikiturik. Uste dut ezker abertzale horren mundua murgilduta dagoen igarobidean oraindik falta zaiela definizo maila bat eta irmortasuna adierzpenean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.