donostiako Nazioarteko Konferentzia

Egibar: "Konferentzian ETAri behingoz bukatzeko esango zaio"

Aresek dio "ETAri modu argian eta irmoan jarduera terrorista oro" uzteko exijitu beharko liokeela konferentziak. Ekitaldiaren antolatzaileek gaur 18:00etan jakinaraziko dute nazioartetik etorriko diren "sei buruzagi esanguratsuak" nor izango diren.

2011ko urriaren 15a
17:16
Entzun

Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak uste du asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentzia oso garrantzitsua izango dela. "Izan ere, ETAri behingoz bukatzeko esango zaio, eta ETAk datozen egunetan erantzun egin beharko du".

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EEB) lehendakariak ostegunean esan zuen ETAk azaroaren 20ko Espainiako hauteskundeak baino lehen "behin betiko amaiera" iragarriko duen adierazpena aterako duela, baina horrek ez duela esan nahiko desegin egingo denik.

Rodolfo Ares (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak gaur adierazi du konferentziak "ETAri modu argian eta irmoan jarduera terrorista oro" uzteko exijitu beharko liokeela. "Zorte ona" opa die antolatzaileei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.