politika

Egibar: “PSOEk Euskal Herriko etorkizuna kontrolatu, eta hiruko gobernua hautsi nahi du”

PSOEk Euskal Herriko etorkizuna kontrolatu, eta Eusko Jaurlaritzako oraingo hiruko gobernua hautsi nahi duela esan du EAJren GBBko presidente Joseba Egibarrek, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. PSOEk aipatutako helburua lortzeko Euskal Herriko erakunde politikoetan “muturra sartuko” duela ere aipatu du Egibarrek. Sozialistenganako mesfidantza agertu du, “hitz politak” esan eta “zikin jokatzen” duen alderdia delako haren iritziz.

2005eko abuztuaren 16a
13:12
Entzun
“PSOEk estrategia bat taxutu du, EAJren indarra arindu eta etorkizun hurbilean oraingo hiruko gobernua hausteko”, esan du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan EAJren GBBko presidente Egibarrek.

Egibarrek azpimarratu du 2007a urte “garrantzitsua eta erabakiorra” izango dela Euskal Herriaren normalizazio politikoari dagokionean, eta ordurako Alderdien Legea “iraganeko mugarri” izatea beharrezkoa dela. Ezker Abertzaleari politikoki parte hartzeko “bermea” eman behar zaiola ere gaineratu du. Egibarren aburuz Euskal Herrian bakea eta normalizazioa lortzeko beharrezkoa da “elkarrizketa diskretuak” egitea, eta alderdi bakoitzak ardurak bere gain hartzea.

“Euskal presoak eta terrorismoko biktimen egoera tratatzeko bide luzea dago egiteko; Batasuna legeztatzeko eskatzen diot Espainiako Gobernuari, eta ETAri lehenbaitlehen lasaitze aldia irekitzeko”, adierazi du Egibarrek.

HauteskundeOrokorrak galdu zituenetik PP “jokoz kanpo” dagoela esan du EAJren GBBko presidenteak, eta alderdi popularra “zain-zain” dagoela PSOEk 2008ko hauteskundeetarako hartu beharreko erabakietan “hanka noiz sartuko” “eraso” egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.