Urte berria baino lehen ETAk armak utziko dituela adierazten ez badu, hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko beranduegi izango dela Ezker Abertzalearentzat esan du Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak. Bestalde, PP eta PSE-EEren interesek erebalintzatuko dutela legalizazioa jakinarazi du. "Bi alderdi horiek badakite normalizazio politikoarekin jai daukatela beraien estrategia politikoek". Ezker Abertzalearen legalizazioari traba gehiago jarri izana ere kritikatu du.
Egibarren iritziz, Ezker Abertzaleak legala izan nahi badu, legea betetzen duen estatutuak izateaz gain, "gainontzekook egiten dugun moduan, portaerakoherentea izan behar dute". Egoerarik egokiena, ETAren behin betiko armen uztea eta Ezker Abertzalearen legearekiko "fitxa politiko" egoki bat izango lirateke. Hala ere, azken baldintza bakarrik beteko balitz, posible ikusten du Ezker Abertzalea hauteskundeetan berriro ikustea.
politika
Egibarren ustez urte berria baino lehenago armen uztea adierazten ez badu ETAk, beranduegi izango da
Batasunarentzat beranduegi izango litzatekeela hauteskundeetara aurkeztea uste du ETA gehiago atzeratuko balitz. PP eta PSE-EEren interesen arabera ere baldintzatuta dagoela erabakia esan du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu