komunikabideak

Egiguren: "ETBko erdarazko kateak kendu eta euskarazko kalitatezko bat jarri behar da"

'Hitzetik Hortzera'-n elkarrizketatu dute PSEko presidentea. Bertsozalea dela aitortu du, baina azken urteetan aldenduta egon dela, politikako gaiak gehiegi erabili izan direlakoan. 'Bilintx'-i buruzko nobela bat idatzia du.

2012ko otsailaren 3a
13:02
Entzun

"Alberto Suriori [EITBko zuzendari nagusiari] gaur goizean esan diot: egin behar dena da [ETB] erdarazko kate guztiak kendu eta euskarazko kate bat eta kalitatekoa jarri. Eta, gainera, esan diot gaur programa batera noala eta hori esango dudala". Hala mintzatu da Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea Hitzetik Hortzera ETB1eko bertso saioan. Bihar izango da programa, eta sarean gaur jarri dute aurrerapena.

Bertsozalea dela aitortu du Egigurenek, baina azaldu du gehiago ezagutzen dituela Txirrita, Xalbador, Xenpelar eta horien aroko bertsolariak, azken hamarkadetakoak baino, azken horiek politikako gaiak gehiegi erabili izan dituztelakoan. "Berriro ari naiz gustua hartzen oraingo bertsolariei. Asko gustatzen zait Maialen Lujanbio".

Indalezio Bizkarrondo Bilintx-i buruzko nobela bat idatzia duela jakinarazi du, "haren poesia gazteei azaltzeko asmoz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.