POLITIKA

Egiguren: "Hobe litzateke Otegi kalean eta politika egiten egongo balitz"

Ezker abertzaleko kidea "bakea nahi duen pertsona" dela esan du PSEko presidenteak, eta "Batasuneko gehiengoak" ere bakea nahi duela. "Dudarik gabe, ezker abertzalearentzat beharrezko politikaria da eta, behar bada, guztiontzat ere bai".

2010eko urriaren 29a
19:07
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak Arnaldo Otegi "bakea nahi duen gizona" dela adierazi du, eta ezker abertzaleko kideak kartzelatik kanpo egon beharko lukeela. "Hobe litzateke kalean egongo balitz, politika egiten", esan du Egigurenek gaur, ETBko elkarrizketa batean. "Dudarik gabe, ezker abertzalearentzat beharrezko politikaria da eta, behar bada, guztiontzat ere bai".

PSEko buruaren ustez, hura "borroka armatuak dagoeneko zentzurik ez duela sinisten duen pertsona da; erakundeetako lana behar dela uste duena, Euskadin bakea lortzeko" eta hori, Otegik ez ezik, "Batasuneko gehiengoak" ere pentsatzen du.

Azaroan Anoetako proposamenaren aurkako epaiketan lekuko gisa hartuko du parte Egigurenek, Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez auzipetuen defentsak hala eskatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.