Egiguren: «Mendeku politikoagatik dago espetxean Otegi»
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen iritziz, Arnaldo Otegi «mendeku politikoagatik» dago espetxean. Egiguren ETB1eko Bisitaria saioan izan da, eta elkarrizketaren aurrerapena eman dute Eitb.com webgunean. Elkarrizketa Txilarre baserrian egin dute; han bildu ziren Egiguren eta Otegi 2006ko bake prozesua prestatzeko. Elkarrizketan, Egigurenek dio berak ez duela «gorrotorik» sentitzen presoekiko eta ez duela barkamena eskatzerik nahi: «Damutzen badira, barruan eramango dute; ez du inporta esaten duten ala ez». Era berean, esan du Euskal Herrian ez dela adiskidetze arazorik izango, eta adierazi du Loiolako negoziazioak ETAko kide Xabier Lopez Peñak hautsi zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu