Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak Hamaika Telebistako elkarrizketa saio batean esandako batzuk:
- "Zorte txarra izan dugu euskaldunok nazionalismoa bizkaitarra izateagatik. Sabino Aranak abertzaletasuna Nafarroan oinarritu izan balu, gaur dagoen zatiketa hau ez zen egongo".
- "Orain arte sozialistok ez dugu beste euskal ezkerrarekin aliantza bat egiteko inolako aukerarik izan".
- "Gaurko klase politikoak ez du libururik leitzen; egunkaria bakarrik".
- "Politikak ez du mundua zuzentzen momentu honetan; diruak zuzentzen du. Gaurko sozialdemokraziaren arazoa hori da".
Hamaika Telebistak oraindik ez du zehaztu zer ordutan eskainiko duen saioa gaur gauean. 0 programa izango da, eta asmoa udazkenetik aurrera modu iraunkorrean hastea da.