politika

Egigurenek uste du ezker abertzaleak indarkeriarekiko lotura utzi egin nahi duela

"Haren eztabaida zintzoa da eta, gainera, bukaeran irabazle politika egitearen aldeko aukera izan da nabarmen", esan du PSE-EEko presidenteak.

2010eko otsailaren 1a
16:26
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak adierazi du bere ustez ezker abertzalearen barne eztabaida “zintzoa” dela eta “[ETAren] indarkeriarekiko lotura uzteko modua aurkitu” nahi dutela. “Esaten duenean irteera aurkitzeko eztabaidan ari dela, ez da Polizia, kazetariak edo alderdiak engainatzeko estrategia eta [2011ko] udal hauteskundeetan sartzeko. Dakidanez, eta kontatzen didatenez, eztabaida zintzoa da eta, gainera, eztabaidaren bukaeran irabazle politika egitearen aldeko aukera izan da nabarmen”. Publico Espainiako egunkarian egin ditu adierazpenok.

Egigurenen arabera, dena dela, “ez da ezer aldatuko ETAk armei ez badie uko egiten edo Batasunak [haren] atentatuak gaitzesteko konpromisoa ez badu hartzen”. Aurrerantzean egoera alda daitekeela uste du. “Izan ere, gaur egun atentatuak baleude Batasunak ez lituzke gaitzestuko, baina urtebete edo bi barru agian bai”.

Ezker abertzaleak Altsasuko Adierazpenean bere egin ditu Mitchell irizpideak, baina PSEko presidenteak iritzi dio azkeneko bake prozesua zela horretarako garaia, “alderdien mahaia sortu behar zenean”.

Ez du uste Arnaldo Otegi edo Rafa Diez kartzelatzea une hauetan “bidean oztopoa” denik. “Hau [ETA] geratzeko unea da. Erabaki hori hartzen dutenean, bidean harri bat badago kentzen lagunduko diegu”.

Gainera, haren iritziz, egun ez du balio Anoetako metodologiak -bi mahai: alderdi politikoena eta Espainiako Gobernua-ETArena-. “Egin behar dena euskal erakundeetan eta euskal alderdien artean egin behar da. Madrilek ere gai hau guri utzi beharko liguke”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.