Jesus Egiguren PSEko presidenteak herenegun egin zituen adierazpenak kritikatu ditu Nafarroako Gobernuak. Juan Luis Sanchez Muniain bozeramailearen arabera, «nafar nortasunarenaurkako eraso» bat da Nafarroak gainontzeko euskal lurraldeekin bat egin dezakeela planteatzea. «Gobernu hau, beste gauza batzuen artean, Nafarroako autonomia, erregimena eta nortasuna mantentzeaz arduratzen da, eta adierazpen horiek bete-betean erasotzen diote horri».
PSEko presidentea «euskal konstituzio» bat sortzearen alde azaldu zen herenegun. Espainia eta Frantziarekiko independentea izan gabe Euskal Herriko batasun politikoa egingarria dela azaldu zuen. Muniainek Egigureni gogoratu dionez, UPNk eta PSNk sinatutako gobernu akordioan jasota dago Nafarroako estatusa ez aldatzeko konpromisoa.
«Egigurenen hitzek bete-betean eraso diote nafar nortasunari»
Nafarroako Gobernuko bozeramaileak dio UPNk eta PSNk itun bat egin dutela Nafarroako estatusa ez aldatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu