poliTIKA

Egigureni "errespetua" dio Zapaterok

Espainiako gobernuburuak dio "ondo ezagutzen" duela PSEko presidentea, eta honek pentsatzen duena esaten duela.

2010eko azaroaren 12a
17:50
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu eta PSOEko idazkari nagusiak gaur adierazi du Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteari "errespetua" diola, honek pentsatzen duenarekin "gehiago edo gutxiago" bat egin rren.

Egigurenek gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketan defentsaren lekuko bezala deklaratu du, eta Zapaterok deklarazio horren aurretik aipatu du horrek ez zuela kezkatzen. "Ondo ezagutzen dut Egiguren. Pentsatzen duena esango, eta pentsatzen duena errespetatu egiten dugu".

Espainiako presidenteak "mundu osoari zuhurtzia" izateko eskatu dio. "Merezi ez duenari ez diezaiogun egin propaganda", esan du Zapaterok ezker abertzaleari buruz.

Egiguren kargutik kentzeko eskatuz PP

Esteban Gonzalez Pons Espainiako PPko Komunikazio arloko idazkariordeak asteazkenean PSOEri eskatu zion Egiguren PSEko presidente kargutik ken dezala, "terroristen laguna dela dioenak eta Arnaldo Otegiren alde deklaratuko duenak ezin duelako postu horretan egon".

El Mundo egunkariak ere eskatu du hura kargutik erretiratzeko. "Egigurenek lehenbailehen utzi beharra du PSEko presidentzia edo alderdiak kargua uztera behar beharko luke", zioen kazetak domekako editoralean.

Igandean laSexta telebista kateko Salvados programan Egigurenek aitortu zuen aurreko bake prozesuan ETArekin izandako elkarrizketetan Josu Urrutikoetxea ezagutzera heldu zela eta elkarrekin-eta bazkaldu izan zutela. Ez zuen esan, ordea, laguna duenik.

PSEko buruak laSextan esandako batzuek polemika handia piztu dute (saioa osorik hemen). "Euskal legealdi honetan bukatuko da [ETAren] indarkeria", "hemen ez dago besterik, ez da beste prozesurik izango. Abenduan hitz egingo dugu; orduan emango du ETAk su-eten egiaztagarria, ezker abertzaleak alderdia sortzeko estatutuak aurkeztuko ditu...", "lurrikara gertatzen ari da ezker abertzalean, eta Batasunak erabakita du politika baino ez egitea. Barne eztabaidaren ondoren Batasunak agintzen du eta ez ETAk" edota "Euskadin bizikidetza lortzea nolabait errazago izango da" esan zuen Salvados saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.