Hodei Egiluz bilatzeko lanak ez eteteko eskatuko du lagun talde batek hilaren 14tik 16ra bitartean Anberesen (Flandria). Haren argazkiak jarriko dituzte kalean, baita hura bilatzeko lanak ez eteteko eskatzen duten kartelak ere, eta bertako agintariekin elkartuko dira. 50 lagun inguru joango dira, Bizkaitik.
Egiluzen lagunek kontu korronte bat ere ireki dute Laboral Kutxan, gastuei aurre egiten laguntzeko: 7630 3500 9103 0910 065135.
2013ko urriaren 19an desagertu zen Egiluz galdakoztarra.