DESAGERKETA

Egiluzen aldeko elkarretaratzera deitu du Galdakaoko Udalak

Astelehenean egingo dute, gaztea desagertu zenetik zazpi hilabete beteko diren egunean. Zenbait ikaslek gaztearen alde egindako panelak jarriko dituzte elkarretaratzearen aurretik.

Almunia, Egiluzen gurasoekin, atzo, Bruselan. CARALP MARINE, EFE
2014ko maiatzaren 14a
07:55
Entzun

Itxaropen izpi bat piztu zitzaien Hodei Egiluzen gurasoei atzo, Anbereseko (Flandria) Polizia "ona izan daitekeen" arrasto berri baten atzetik baitabil. Bruselan bildu ziren atzo Egiluzen gurasoak Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordearekin: Pablo Egiluz desagertutako gaztearen aitaren arabera, Almuniak "elkarlana eta erakundeen babesa" eskaini zien.

Poliziaren ikerketaz, berriz, Egiluzek uste du "ahalegin handia" egiten ari dela gaztea topatzeko, baina "baliabide falta" antzeman du, eta ikerketa "gehiegi" luzatzen ari dela esan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.