Egiptoko etorkin bat kanporatu du Poliziak epailearengana eraman gabe

Udaz geroztik Frantziako Poliziak etorkinak zuzenean kanporatzen dituela salatu du Cimadek

Erredakzioa
Baiona
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Etorkinen eskubideaz arduratzen den Cimade elkarteak jakitera eman du Frantziako Poliziak Egiptoko etorkin bat kanporatu duela Miarritzeko aireportutik (Lapurdi). Etorkina Ipar Euskal Herrian bizi zen, eta frantses naziotasunaren jabe diren bi haurren aita da. Enpresa batek etorkinaren aurkako salaketa jarri ondoren, Aire eta Mugetako Poliziak atxilotu du etorkina, eta, epailearengana eraman gabe, zuzenean kanporatu zuen Egiptorantz Miarritzeko aireportutik.

Frantziako Gobernuak aldez aurretik finkaturiko kanporaketa kopuruari eutsi nahi diola salatu du Cimadek, helburua lortzeko giza eskubideak zanpatu eta pertsonen biziak urratu arren. Jokabide horren aitzinean, elkartasuna adieraztera deitzen ditu herritarrak, kanporatzeko arriskuan dauden etorkinei laguntza emanez.

Atzokoa salbuespena ez dela erakusteko, Cimadek udaz geroztik egindako kanporaketen berri eman du: bertze lau kasu, alegia. Horien artean Errumaniako 30 urteko emazte baten kasua nabarmendu du. Bakarrik zegoela atxilotu zuen poliziak. Bi haurren ama da, eta bati bularra ematen zion atxilotu zutenean. Egoera hori kontuan hartu gabe kanporatu zuen Frantziako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.